XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hogeita hamar mila lagunPublikoak ordubete itxoin behar izan zuen Fredy Mercury-ren irteera dastatzeko.
Hamaikak eta erdiak ziren lehen notak entzun zirenean.
Ezena erabat argitu zen eta laino eta eztanda zenbaiten erdian bandako liderra agertu zen.
Traje zuri garbi bat zeraman txorrera eta guzti, soldadu dotore baten plantak eginez.
Mikrofono berezi bat zeraman eskuetan, bere esibiziorako apropos prestatua eta haren ondoren agertu ziren bandako beste partaideak.
Argia zerion ezenatoki horretan eztandak, lainoak eta gisako sorpresak eman ziren gau osoan zehar, musikarekin erabat sinkronizaturik.
Publikoak ageriko agerpenak egin zituen taldeari eskerrak emanez eta ekitaldia amaitu zutelarik ere birritan agertu behar izan zuten ezenatokira taldekoak.
Taldeko lau partaideek bakoitza bere aldetik luzitzeko abagunerik ere izan zuten.
Roger Taylor-ek, esaterako, bakarkako saio harrigarri bat burutu zuen bateriarekin.
Brian May-k bere aldetik kitarrekin segitu zion, beste hiru partaideek atseden hartzen zuten bitartean.
Freddy Mercury, taldeko kantariak, larruzko jaka hori batekin plazaratu zen, hura erantzi zuelarik elastiko zuri batez aritu zen kantuan eta azkenik gerritik gora bilutsik kontoneatu zen ezenetokiko pasareletan zehar.
Taldeak bere lehengo kanta ezagunak eskaini zituen tarteka, hala nola,
Bukatzeko une horretan Mercury
Hori nahikoa ez balitz bezala, izkutatu egin zen eta tertziopelozko kapa batez itzuli zen berriro, buruan hiru kiloko koroa bat zuela.
Modu